Apostu estrategikoa
Mcctelecom kooperatiba, Mondragón Korporazioak IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sektorearekiko hartutako erabaki estrategiko bat bezala sortzen da, bezeroarekiko arretan oinarrituta IKT arloan espezializatutako zerbitzu eta soluzio integralak eskeintzeko asmoz.
Misioa:
Bezeroekin era aktiboan kolaboratu, IKT arloan soluzio eta zerbitzuak eskainiz, beraien aktibitatearen garapenean lehiatzeko abantaila onenak lor ditzaten.
Helburua:
Gure bezeroen garapen teknologikoa potentziatzen dugu, enpresa esparru edota eremu guztietan sinergiak eskura ditzaten.
IKT teknologien ustiapena enpresen balio-kateetan barneratzea dugu helburu.
- Enpresaren esparru ezberdinetan hobekuntzak eskeintzen dituzten zerbitzu eta soluzioak planteatu nahi ditugu.
- Enpresak soluzio eta zerbitzu ezberdinen integrazioagatik lortu ditzaken sinergiak aprobetsatzea dugu helburu, kostuak gehitu gabe onurak biderkatuz.
Zer egiten dugu?
Gure bezeroak, aldaketa teknologikoak haien negozio estrategiarekin bat eginda garatzeko behar duten malgutasunaz dohatzen ditugu.
"... egoera berriei eta enpresaren berezko aldaketei erantzuna emateko gai diren organizazioak sortuz".
Gure bezeroak IKT tekonologietan aurreratuta dauden enpresen lekuan kokatzen ditugu, azpiegitura, sistema, aplikazio, komunikazio eta zerbitzu baliabide sendoak eskeiniz gerora proiektu estrategikoak martxan jartzeko erreztasuna izan dezaten.
"... inbertsioak arrazionalizatuz eta teknologiarekiko mendekotasuna gutxituz."
Gure bezeroen IKT departamenduek egindako prozesuen balioa gehitzen dugu.
"... arduradunen zereginak haien organizazioentzat balio-erantsia gehitzen duten funtzioetara bideratuz."