Azpiegituretako ingeniaritza
Eraikinetan IKT azpiegituretako proiektuen diseinu eta martxan jartzea egiten dugu. Sare, komunikazio, ahots-aplikazio, irudi, datu eta segurtasun soluzioak integratuz eta instalazio guztiaren kudeaketa, kontrol eta mantentze lanak egiteko mekanismoak eskeiniz.
Proiektuen erredakzioa eta zuzendaritza
Eraikinetan azpiegitura proiektuen diseinu eta plangintza egiten dugu (bai eraikin berriak, errefomak eta handiagotzeak) enpresak dituen sistema, aplikazio eta zerbitzuen euskarri izango diren ingurune teknologiko bateragarriak sortuz.
Eraikin berrietan ingeniaritza enpresekin batera lan egiten dugu, hasieratik bezeroak dituen behar guztiak beteko dituen proiektuaren definizioa egingo dugula bermatzeko, eta gerora enpresa hazi eta aldatzen bada, azpiegitura osoak berregokitu behar ez izateko.
Instalazio eta integrazioak
Proiektuaren ejekuzioaren instalazio osoa arautegia eta segurtasuna bermatzen direla kontutan izanik egiten dugu:
Instalazio elektrikoak: instalazio elektrikoak, etenik gabeko elikadura sistemak, multzo elektrogenoak, e.a.
Konektibitatea eta sareak: kableatu estrukturatuak, zuntz optikoa, hari gabeko sareentzako azpiegiturak, sare adimendunak, altzari teknikoak (rack armairuak), zertifikazioak, auditoriak eta diagnostikoak, e.a.
Multimedia eta ikus-entzunezkoak: iluminazioa, soinuztapena, aire girotua, bideo eta audio ekipamendua, megafonia sistemak, trebatze gelak, e.a.
Segurtasun fisikoa: sarbideetako kontrol eta ikuskapen sistemak, langa kontrolak, tornuak, seinaletika, intrusio aurkako sistemak, bideozaintza, suteen detekzio eta itzaltze sistemak, e.a.
Instalazioak gainbegiratu eta kudeatzeko sistemak
Instalazioen kudeaketa teknikoa egiteko sistemak inplementatzen ditugu haien bitartez:
Puntu bakar batetik instalazio eta sistema guztiak konfiguratu eta kudeatzeko.
Datuen biltegiratze eta tratamendua puntu bakar batetik egiteko. (instalazio osoaren mantentze aktiboa eginez eta erabaki-hartzea bizkortuz).
Denbora errealean instalazioen gainbegiratzea eta kontrola egiteko bai eraikinetik bertatik edo urruneko konexio bitartez (segurtasun mekanismo guztiekin).
Beste sistema edo aplikazioak integratzean esfortzu eta kostuak gutxitzeko.