Kudeatutako zerbitzuak
Gure bezeroek sistema, aplikazio edota teknologia berrietara heltzeko aukera izan dezaten eskeinitako zerbitzuak dira. Kudeatutako zerbitzuak zerbitzuaren kalitatea eta gehienezko erabilgarritasuna bermatzen dute eta haien kostuak, bezero bakoitzaren benetako beharretara egokitzen dira.
Kudeatutako zerbitzuek bezeroek teknologiarekiko duten menpekotasunaren arriskua sahiesten dute, zerbitzu berriak era mailakatuan integratzeko malgutasuna eskeiniz.
Kudeatutako zerbitzuak
Kudeatutako segurtasuna: segurtasun perimetrala kudeatzen duten zerbitzuak, intrusioak, log-tratamendua, edukien iragazketa, antibirusak, spam aurkatu sistemak, e.a.
Kudeatutako komunikazioak: barne eta kanpo konektibitatea gainbegiratzen eta kudeatzen dituzten zerbitzuak bai eta komunikazioetarako ekipamenduak kudeatzen dituztenak. .
Kudeatutako aplikazioak: zerbitzu moduan eskeintzen ditugun aplikazio eta funtzionalitateak:
- Posta aplikazioak: posta elektronikoa, agendak eta egutegiak, konpartitutako karpetak, gailu mugikorrekiko sinkronizazioa, e.a.
- Segurtasun aplikazioak: ahots, datu eta bideo biltegiraketa, e.a.
- Kanporatutako zerbitzariak kudeatzeko aplikazioak: zerbitzariak kanporatzea, aplikazio zerbitzariak, datu baseak, a.e.
Kudeatutako zerbitzuen datu lanketarako zentrua: etxe-ematea (housing), ostatu-ematea (hosting), kudeatutako ostatu-ematea, e.a.
Interneteko zerbitzuak: posta elektronikoa eta web bidezko posta (webmail), web orrialdeei ostatu ematea, ftp, domeinuak, e.a.
Zerbitzu jarraitutasuna: urruneko biltegiratzea, datu berreskuratze sistemak, zerbitzari erreplika sistemak, e.a.
Zerbitzuen kudeaketa: plataforma teknologikoen urruneko kudeaketa, gure bezeroen ofizinetan egokitutako aplikazio eta ekipamenduaren kudeaketa (zerbitzariak, telefonoguneak, sareko elektronika, segurtasun fisiko eta digital sistemak, aplikazioak, e.a.)